Asteburu bikaina BURUNDA TxEko txirrindularientzat. Larunbatean eskolako neska mutilak Etxarrin hibili ziren bainan eguraldiarengaitik bakarrik lasterketak eta infantilen ginkana ospatu zen. Zaparrada ikusgarria bota eta ezin izan ziren ezta sariak banatu. " QUESOS ALBENIZ"eko juniorrek berriz larunbatean Oteizan hibili ziren eta Asier Etxeberria 12. Eneko Aramendia33. Juan Alberto Jimenez 37. eta Aritz Irigoien 39. bukatu zuten eta taldeka 6. Eta txirrindularitzaz beteriko aste bukaera bukatzeko igande goizean Iturmendin Nafarroako erlojuaren aurkako txapelketa ospatu zen eta emaitzak bikainak izan ziren. Kadete mailan Ailetz Lasa Ziordiarrak irabazi zuen, Josu Etxeberria 2. Odei Zia 3. Ohian Vinagre 9. Josu Jaca 24. eta Raul Granado 46 bukatu zuten eta taldeka 1goak. Junior mailan berriz Eneko Aramendiak irabazi zuen, Asier Etxeberria 5. Aritz Irigoien 16. Juan Alberto Jimenez 21. eta Alex Uncilla 23. Taldeka berriz 2garren postua lortu zuten. Nesken kadete mailan esan ere bi lehenengoak CC BURUNDA TxEko eskolatik pasatako bi neska izan zirela lehenak, Maialen Aramendia eta Bakarne Gonzalez Altsasuarra. ZORIONAK DENEI eta segi horrela