Beste aste bukaera bikain bat CC BURUNDA TxEarentzat. Larunbat arratsaldean izugarrizko beroarekin eskoletako neska mutilak Tuteran izan zuten lasterketa eta esan bezala izugarrizko beroa egin arren bikain hibili ziren. Larunbat arratsaldean ere Juniorrek Ezkio Itsason korritu zuten eta Eneko Aramendiak lasterketa eta mendiko saria irabazi zituen, Asier Etxeberria 16., Josu Gabirondo 46. eta Alex Uncilla 52. iritsi ziren. Kadeteek berriz igande goizean Undianon korritu zuten NKJ puntuagarria zen lasterketa. Hemen ere "QUESOS ALBENIZ"eko txirrindulariak bikain hibili ziren. Josu Etxeberriak lasterketa eta mendiko saria irabazi zituen, Hodei Zia 5., Ailtez Lasa 8., Josu Jaca 24. eta Ohian Vinagre 25. iritsi ziren eta taldeeka 2. geratu ziren. Lasterketa hau san bezala NKJ puntuagarria zen eta Josu Etxeberria doa lider sailkapenean. ZORIONAK eta SEGI HORRELA