Ate bukaera berri bat iristen da eta berarekin lasterketa berriak. Eskoletako neska mutilak Unzuen izango dute lasterketa larunbat arratsaldean 18h00tatik aurrera, kadeteek Fontellasen korrituko dute igande goizean eta 11h00tatik aurrera 52km bete beharko dituzte eta juniorrek berriz Amorebieta-Etxanon izango dute bere lasterketa igande goizean eta 126km bete beharko dituzte. Lasterketa hau Euskal Herria txapelketarako puntuagarria da. Eta Lorkan(Murtzia) Espainiako kadete eta infantil mailako txapelketak ospatuko dira eta han ere CC BURUNDA TxE bi txirrindulari egongo dira Nafar selekzioarekin, Josu Etxeberria eta Ailtz Lasa. Zorte ona opa diegu denei.