aste bukaerako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko uzt. 13a, 19:11

Beste astebukaera bikain bat pasa duguna txirrindularitzaz gozatzen. Eskoletako neska mutilak Unzuen hibili ziren larunbat arratsaldean herrian zehar gora eta bera eta bikain gainera. Kadeteak berriz bi lekutan korritu zuten. Josu Etxeberria eta Ailetz Lasa Nafar selekzioarekin Lorkan( Murtzia) korritu zuten Espainiako kadete mailako txapelketa. Larunbat arratsaldean taldeekako erlojuaren aurka 12. geratu ziren eta igande eguerdian lasterketa izan zuten eta Josu 12. eta Ailetz 17. iritsi ziren. Beste taldekideak berriz Fontellasen izan zuten lasterketa igande goizean eta Hodei Ziak tarteko helmugak eta lasterketan 3. bukatu zuen. Juniorrek berriz Igande goizean Zornotzan korritu zuten EH txapelketako azken aurreko lasterketa eta Eneko Aramendiak 9. bukatu zuen. Esan 126km zirela eta nahiko gogorrak. Eta Juan Alberto Zaragozatarrak Aragoiko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen larunbatean eta lasterketan 22. bukatuz. GURE ZORIONIK BEROENAK DENEI ETA HORRELA SEGI DAITEZEN