Aste bukaeran eskolako neska mutilak Iturmendin izango dute lasterketa igande goizean 10h00tatik aurrera eta hau Nafar Kirol Jokoentzako puntuagarria izango da, Nafarroa guztiko txirrindulariak etorriz. Lehenengo ginkanak eta ondoren lasterketak izango dira. "QUESOS ALBENIZ"eko kadeteek berriz bi lasterketa izango dituzte, lehena Andoinen Arabako taldeekako erlojuaren aurkako txapelketan 16h30tan eta igande goizean Tuteran eta 10h30tatik aurrera 55km egin beharko dituzte bukaera gogor batekin. Lasterketa hau NKJ puntuagarria da. Eta juniorrek berriz larunbat arratsaldean 105km bete beharko dituzte Lizarraldean 17h00tan. Esan lasterketa hau junior mailako Nafarroako txapelketa dela