Beste aste bukaera bikain bat gure neska mutilak oparitu digutena. Larunbat arratsaldean "QUESOS ALBENIZ"eko juniorrek Lizarran korritu zuten Nafarroako txapelketa eta Eneko Aramendia Iturmendiarrak Nafarroako txapeldun suertatu zen. Lasterketan 3. bukatu zuen eta lehenengo Nafarra izan zen. Juan Alberto jimenez 13. eta Asier Etxeberria 16. bukatu zuten eta taldeeka 3. Esan oso lasterketa gogorra izan zela eta 67 atera eta 21tek bukatu zuten. Kadeteek berriz larunbatean Andoinen Arabako taldeekako erlojuaren aurkako txapelketan korritu zuten eta 3. geratu ziren eta igande goizean Tuteran korritu zuten, Josu Etxeberria 3. Ailetz Lasa 7. Ohian Vinagre 9, Hodei Zia 12. eta Josu Jaca 27. bukatu zuten eta taldeeka 2. izan ziren. Hau NKJ puntuagarria zen eta Josu Etxeberria lider jarri da eta Ailetz Lasa tarteko helmugetan era lehenego postuan jarri da. Eskoletako neska mutilak igande goizean Iturmendin izan zuten lasterketa eta beste behin ere bikain hibili ziren. Lasterketa hau NKJ puntuagarria izan zen eta 150 txirrindulari egon ziren. Esan izugarrizko beroa egin zuela eta lasterketak nahiko gogorrak egin ziren, bainan neska mutil guztiak bikain hibili ziren. ZORIONAK DENEI