CC BURUNDA TxEaren aste buruko lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko uzt. 23a, 10:35

Eta hau ez da gelditzen. Lasterketaz beteriko beste aste bukaera baten aurrean gaude berriro. Eskoletako neska mutilak Olaztin izango dute lasterketa igande goizean 11h30tatik aurrera. Lehenengo ginkanak egingo dituzte polikiroldegiko atzean dagoan pistan eta ondoren lasterketak herrian zehar, sari banaketarekin bukatzeko. Kadeteek berriz zatitu egingo dira. Hodei Zia Lopez eta Josu Etxeberria Azpilikueta Nafar selekzioarekin Bizkaira joango dira Ostiraletik Iganderarte Txuma bira korritzera. Esan bira hau kadete mailan oso garrantzitsua dela. Eta beste taldekideak Igande arratsaldean Azpeitira joango dira 16h00tatik aurrera XXXV san Inazio saria korritzera. Juniorrek berriz jai izango dute. Zorte ona denei