Aste bukaeran "QUESOS ALBENIZ"eko juniorrek atsedena izan dute, kadeteek berriz zatitu egin dira. Josu Etxeberria eta Hodei Zia Nafar selekzioarekin Bizkaian hibili dira, Txuma bira korritzen eta bikain hibili dira. Bira hau hiru egunetan zegoen banatua eta tartean taldeekako erlojupeko bat izan zuten eta bira oso garrantzitsua da kadete maila. Beste taldekideak Azpeitira joan ziren Igande arratsaldean eta han Ailetz Lizarraga 4., Ohian Vinagre 31. eta Josu Jaca 54. bukatu zuten eta taldeeka 8. Oso lasterketa gogorra izan zela esan behar dugu. Eta eskoletako neska mutilak Olaztin izan zuten berahien lasterketa eta bikain hibili ziren hauek. Lehenengo ginkanak polikiroldegi atzean dagoen pistan eta gero lasterketak herrian zehar izan zuten. Azkenean 120 neska mutil egin ziren eta giro bikaina sortu zen Olaztiko kaleetan. Zorionak denei