CC BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko abu. 28a, 16:52

Pasa den aste bukaeran eskola eta kadete mailako 2015eko NAFARROAKO KIROL JOKOEN azken lasterketak ospatu ziren eta gure txirrindulariak bikain hibili dira. Kadete mailan Josu Etxeberria Iturmendiarra irabazlea izan da eta Ailetz Lasa Ziordiarra 3. Mendiko sarian, tarteko helmugetan eta taldeeka, bigarren geratu dira. Eskoletan berriz, alebin mailan Jon Chamorro Urdiaindarra ginkanan 1º izan da, Mikel Unzilla Etxerriarra 1º mailako alebinetan linean 2garren eta Martzel Etxeberria Iturmendiarra 5garren linean ere. Infantiletan Iker Mintegi eta Unai Villalobos 3garren izan dira 1º eta 2º mailan linean. ZORIONAK!! bai hauei baita beraien taldikedei eta horrela jarraitu daitezela denak.

Eta hau ez da gelditzen, gaur ostirala gaueko 20h30tan eskoletako neska mutilak Iruñako Baiona etorbidean  izango dute lasterketa. Hau lasterketa polita da gauez da eta. Bihar berriz Miranda de Argan izango dute lasterketa 17h00tan. Kadeteek berriz Obanosen eta juniorrek Beasainen korrituko dute.