Beste aste bukaera bikain bat pasatakoa. Eskoletako neska mutilak Ziordin izan zuten lasterketa eta bikain beste behein, bai lasterketa bai ginkanak eta merezitako askari eta sari banaketarekin bukatu zen arratsaldea. Kadeteek berriz bi lasterketa izan dituzte. Bat ostiral gauean Baiona etorbidean eta bikain joan zitzaien Ailtz Lasa izan zen garaile eta Josu Etxeberria bigarren. Igande goizean berriz Arabako itzuliaren lehenengo etapa korritu zen eta hemen ere bikain hibili ziren gure mutilak. Ailtz Lasa bigarren eta Josu Etxeberria bostgarren izan ziren eta Ailtz lehenengo urteko kadeteen artean lehena da eta Josu mendiko sailkapenean 1º doa. Juniorrek berriz ostiral gauen ere Iruñan hibili ziren eta Xabier Maiza 9. eta Alex Unzillak 12 bukatu zuten. Larunbat arratsaldean berriz Lukinen izan zuten lasterketa eta hemen Alex Unzillak 13garren eta Xabier Maizak 27. bukatu zuten. Esan ere aste bukaera honetan Sabiñanigon junior mailako espainiako txapelketak ospatu dira eta CC BURUNDA TxEak hiru txirrindulari izan ditu bertan. Eneko Aramendiak erlojuaren aurka 15. eta linean erretiratu egin zen eta Asier Etxeberria 66. bukatu zuen linean, bi hauek Nafar selekzioarekin eta Juan alberto Jimenezek Aragoikin linean erretiratu eta erlojuaren aurka 40. bukatu zuen. ZORIONAK !!!!!!!!!