CC BURUNDA TxEaren aste buruko lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko ira. 10a, 18:34

Txirrindularitzaz beteriko aste bukaera iristen zaiguna. "QUESOS ALBENIZ"eko juniorrek larunbatean izango dute lasterketa Oñatin eta hau bi zatitan dago banatua. Goizean 88km bete beharko dituzte 10h00tan eta arratsaldean 10km erlojuaren aurka. Kadeteek berriz Arabako itzulira joango dira eta larunbatean Gasteizan 2º etapa bete beharko dute eta 16h30tatik aurrera 48km beteko dituzte eta igande goizean Artziniegan 3º etapa 59km izango dituzte 11h00tatik aurrera. Itzulian Josu Etxeberria mendiko liderra da eta Ailetz Lasa lehenengo urteko kadeteen liderra. Eta eskoletako neska mutilak Altsasun izango dute denboraldiko azken lasterketa eta aurten leku aldaketarekin dator. Ginkanak, askaria eta sari banaketa Zumalakarregi enparantzan izango dira eta lasterketak ondoko kaleetan. Hau dena 17h00tatik aurrera.