aste bukaerako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko ira. 23a, 11:02

Pasa den aste buruan "QUESOS ALBENIZ"eko  kadeteak Arabako itzuliaren laugaren eta azken etapa korritu zuten eta bikain hibili ziren. Lasterketan Josu Etxeberria 11., Ailetz Lasa 13., Hodei Zia 24. eta Josu Jacak 34. bukatu zuten eta sailkapen nagusian Ailetz 2. eta lehen urteko kadeteetan 1º eta Josu Etxeberria 4. eta  mendiko saria irabazi zuen. Junorrek berriz Tafallan izan zuten lasterketa eta ongi hibili ziren. Asier Etxeberria 4., Juan Alberto 9., Alex Unzilla 31., Xabi Maiza 38. eta Aritz Irigoien 55. eta taldeeka 4garrenak izan ziren. Hau bukatzen doa eta aste bukaeran larunbat goizean kadeteak eta juniorrak Arabako erlojuaren aurkako txapelketara joango dira, kadeteak goizeko 10h00tan 9km eta juniorrek ondoren 15km izango dituzte. Juniorrek igande goizean Atarrabian izango dute lasterketa eta 11h00tatik aurrera 71km. Hemen bigarren urteko kadeteek ere korritu dezakete. ZORTE ONA DENEI!!!!!!!