Aste bukaerako kronika

Txirrindularitzaz beterik aste bukaera pasa diguna.

Juniorrek bi lasterketa izan dituzte. Amurrion EH txapelketako 3 froga ospatu zuten eta bertan Asier Etxeberriak 15ª, Daniel Izquierdok 29ª, Alex Uncillak 48ª eta Hodei Ziak 75ª bukatu zuten eta taldeeka 7ª. Esan EH txapelketan Asier 7ª doala sailkapen nagusian

Igandean berriz etxe ondoan korritu zuten, Goldarazen bukatuz. Oso lasterketa gogorra izan zen, euria, hotza eta lasterketaren gogortasunaz. Hemen Asier Etxeberriak 3ª eta mendiko saria irabazi zituen, Juan Riañok 21ª, Daniel Izquierdok 32ª, Ohian Vinagrek 37ª eta Alex Uncillak 41ª, taldeeka 3ª sailkatuz

Kadeteek berriz, Larunbat arratsaldean Artaxonara joan ziren eta hemen Marcos Pisonek 2ª, Ailetz Lasak 4ª, Mateo Gonzalezek 18ª, Josu Jacak 31ª eta Unai Villalobosek 32ª bukatu zuten, taldeekako sailkapena irabaziz.

Igandean berriz Amurriora joan ziren eta hemen Ailetz Lasak 2ª, Marcos Pisonek 8ª eta Josu Jacak 29ª bukatu zuten, 3ª geratuz taldeekako sailkapenean.

Eskoletako neska mutilak berriz NKJ lehenengo jardunaldia ospatu zuten Atarrabian Igande goizean. Hasieran ba zirudien euriak etxeko buelta hartzera behartuko gintuela bainan azkenean lasterketak eta ginkanak egiten utzi zigun eta bikain gainera hibili ziren gure neska mutilak.

ZORIONAK DENEI.