Aste bukaerak dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko eka. 30a, 12:07

Txirrindularitzaz beteriko aste bukaera pasatakoa eta beste batean sartzen gara.

Kadeteak Larunbat goizean 10h00tatik aurrera Amarozen (Tolosa) izango dute bere lasterketa, 57km izango dituzte.

Eskoletako neska mutilak Urdiainen izango dute lasterketa larunbatean 17h00tatik CC BURUNDA TxEk antolatua. Lehenengo ginkanak eta lasterketak izango dutelarik, askaria eta sari banaketarekin bukatzeko.

Juniorrak berriz Larunbat arratsaldean Oteizan izango dute lasterketa. Hau Euskal Herria txapelketarako puntuagarria izango da eta 16h30tatik aurrera 78km beteko dituzte

Igande goizean berriz Euskadiko bakarkako erlojuaren aurkako txapelketa ospatuko da Gupegin (Araba) eta bertan QUESOS ALBENIZeko 3 txirrindulari egongo dira. Hodei Zia, Xabier Maiza eta Asier Etxeberria. Hauek 10h00tan hasita 17km bete beharko dituzte