CC BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko uzt. 5a, 18:31
Haur eta kadete mailako espainiako txapelketa

Datorren Uztailak 8, 9 eta 10 Meridan (Extremadura) infantil eta kadete mailako espainiako txirrindularitza txapelketak ospatuko dira eta bertan CC BURUNDA TxEko txirrindulariak egongo dira-

Infantil mailan Nafar selekzioarekin "QUALERY-KATEALDE-LA TASCA DE DON JOSE" taldeko Iker Mintegi Claver Altsasuarra joango da. Haur mailan larunbat goizean ginkanak eta arratsaldean lasterketak izango dituzte.

Kadete mailan berriz "QUESOS ALBENIZ" taldeko hiru txirrindulari joango dira. Ailetz Lasa Lizarraga Ziordiarra Nafar selekzioarekin, Marcos Pison Benito Errioxako selekzioarekin eta Mateo Gonzalez Torres Gaztela-Leongo selekzioarekin. Hauek Ostiral arratsaldean taldeekako eta bakarkako erlojuaren aurka hibiliko dira eta Igande goizean 11h00tatik aurrera 55km bete beharko dituzte Merida aldean.

ZORIONAK ETA ZORTE ONA DENEI!!!!!!!!