C.C. BURUNDA TxE

Aste bukaera ona gure txirrindularientzat.

Eskoletako neska mutilak Artikan izan zuten lasterketa Larunbat arretsaldean eta bikain hibili ziren bai ginkana bai lasterketetan.

Kadeteek bi lasterketa izan zituzten. Larunbat arratsaldean Arronizen NKJ bigarren lasterketa jokatu zen eta bertan Unai Aznarrek 6ª eta Iker Mintegik 25ª amaitu zuten, lasterketa gogorrean

Igande goizean berriz Abadiñon gaztetxoak sariko bigarrengo lasterketa jokatu zen eta hemen ere beste lasterketa gogor batean Iker Mintegik 34ª eta Jonathan Felix Vegak 117ª bukatu zuten.

Juniorrek berriz Zangotzan izan zuten lasterketa Igande goizean eta hemen Ailetz Lasak 6ª, Iñigo Fernandezek 10ª, Hodei Ziak 35ª eta Josu Jakak 40ª,taldeeka 7ª geratuz.

ZORIONAK ETA ANIMo DENEI!!!!!!