C.C. BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2017ko mai. 30a, 15:45

Beste aste buru polit bat eskeini digute gure neska mutilak.

Eskoletako neska mutilak Zizurren izan zuten lasterketa eta izugarrizko beroarekin, bikain ibili ziren bai lasterketetan bai ginkanetan.

Juniorrek Ezkirotzen izan zuten lasterketa eta hau Euskal Herria txapelketarako puntuagarria zen. Gure taldeko txirrindulariek ez zuten zorte asko izan. Hiru txirrindulari joan ziren eta hauetatik bik lurean bukatu zuten. Ailetz Lasak bakarrik bukatu zuen eta 16ª izan zen.

Igande goizean berriz kadeteek Murietan korritu zuten eta hemen Iker Mintegik 5ª eta Unai Villalobosek 22 bukatu zuten lasterketa on bat eginez.

ZORIONAK ETA ANIMO DENEI!!!!!