C.C. BURUNDA TxE

Aste buru berotsua pasa duguna, bainan beste behin bikain ibili dira gure neska mutilak errepideetan.

Kadeteek Busturian izan zuten lasterketa eta hemen Iker Mintegik 12ª eta Unai Aznarrek 18ª bukatu zuten lasterketa gogor batean.

Eskoletako neska mutilak bi lasterketa izan dituzte aste bukaeran, larunbatean Eguesen eta igande goizean Azpilagañan.

Juniorrek berriz Arriolan , Arabako txapelketa ospatu zuten eta hemen Iñigo Fernandezek 5ª, Ailetz Lasak 13ª eta Hodei Ziak 15º bukatu zuten eta taldeeka 2ª izan ziren.

ZORIONAK ETA ANIMO DENEI!!!!!!!