Geir Lundestad-ek , Nobel Institutoko Zuzendariak, (kontuz! ez konfunditu hau Espainako Noos Instituoarekin, Nobel Saria-k ematen dituen Instituto hau Suediarra da eta hemengo korrupzioaren urrun dago edo, dirudienez, egon beharko litzake), 2.014. urterako Bakearen Nobel Sariko hautagaien zerrenda argitaratu egin du azken egun hauetan. 231 pertsona eta 47 erakunde agertu dira irabazle posibleen artean.
Ez dakienarentzako, Bakearen Nobel Saria Alfred Nobel-ek sorturiko bost Nobel Sarietako bat da. Urte horretan bakearen alde, nazioen arteko elkartasunaren alde eta gerren aurka lana egin duen munduko pertsonaia garrantzitsu bati ematen omen zaio eta, esandako zerrenda horretan, aurten gogoan hartutako izenen artean Frantzisko Aita Santua, Edward Snowden CIA-ko eskandalua piztu zueneko espioi ohia, Vladimir Putin eta José Mujikaz –Uruguaiko Presidenteaz- aparte Denis Mukwege, kongotar ginekologoaren izen ezezaguna agertu da.
Azken honek egunero eta askotan 18 orduz, Bukavun, berak eraikitako ospitalean lan egiten du, zeinean 1997. urtetik Kongon dauden guden erruz emakume bortxatuen tratamenduetan, han, derrigorrezko espezializazioan, trebeena dugu.
Ez dakit aurten 2.009. urtean bezala, Barack Obamak izan baitzen sariaren garaile, irabazlearen hautatze prozesurako amarrurik egongo den ala ez eta azkenean gure Vladimir garaile agertu, baina horrela izaten bada ere nire irabazlea Mukwege izango da. Zurea?
Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com