Horretarako, Real Betis Balompie-ren kontrako partida irabazteaz aparte, izugarrizko karanbola bat behar du maila salbatzeko. Futboleko jakintsuak diotenez, fedea da geratzen zaien bakarra. Fedea. Batzuk hasi dira esaten, Javi Graciak, Osasunako entrenatzaileak, kanpo erdigunea indartzeko San Fermin jarriko duela zentral moduan eta, dirudienez, beste batzuek San Frantzisko Xabier ikusi dute Tajonarren, aste osoan, penaltiak saiatzen eta bandan gora eta behera, gora eta behera ziztu bizian. Aste hasieran pentsatzen egon nintzen posible litekeela gure Sakanako herritik Erkuden, Aitziber eta beste Ama Birjina guztiak bidaltzea Cheerleeders bezala, gure elkartasuna adierazteko, eta Iruñako Artzapezpikutzari proposamena egiteko tentatuta egon nintzen atzo. Benetan. Hori bai, ponpoiak eskuartean izanik, kolorezko minifalda eta top-arekin jantzita, koreografia bat eginez. Tira, afizioa ere pozteko. Baina Artzapezpikuari deitzeko telefonoa eskuan izanda gogoratu nuen, hurrengo asteburuan, Europako Parlamenturako Hauteskundeak ditugula, non hurrengo bost urtetarako Europako Legisladoreak hautatzen ditugun, beraz, asteburu honetarako eskatzen badut Sakanako Amabirjinak El Sadarrera joatea Osasunarengan, murrizketekin eta, hurrengo astean Bruselara ez bidaltzea arriskatzen gara eta, benetan, ziur egon han hemen baino gehiago beharko ditugula gure aldeko koreografia dantzatzen. Argi daukat nahiago dudala nire eskakizuna Bruselarako bidaiarekin agortzea. Barkatu Osasuna, baina zuk bakarrik konpondu beharko zara. Zorte on mutilak.
Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com