Ez dakigu Afrikako Serenguetti edota Massai Mara parkeetara elefanteak ehizatzera edo bere “Bribon” belaontzian Alemaniako Corinna zu Sayn-Wittgenstein Printzesarekin Niza edo Monakoko Kasinoetara gure dirua 200 €-ko ardo botiletan eta jokoan gastatzera. Hala beharrez, ponpa eta glamourrez betetako zeremoniarekin batera jarri dute bere semea, Felipe VI., nazioaren aurrean, estatu buru bezala, koroa bere buruan jarriz. Hau bai, serioago eta oso prestatua datorkion eginbeharrei aurre egiteko. Edo hori diote jakintsuek.
Diputatuen kongresuan, aurreneko hauteskundeetan gehiengoa izan zuten bi alderdiek. Europako hauteskundeetako boto intentzioaren aldaketak nabaritu ondoren, Tramite legegile guztiak ziztu bizian eman dituzte azken urteko erregimen monarkikoa mantendu dadin, nola ez, , nabarmendutako boto aldaketak erregimen monarkikoa arriskuan jarri baitezake. Gogoratu behar, ezarritako monarkia hau, monarkia parlamentarioa dela, zein bere xedearekin, hasiera eta bukaera parlamentuan duelarik.
Azkenaldiko ezkertiar alderdi politiko berrien agertze arrakastatsuak eta betiko bi alderdi boteretsuen jaitsiera geldiezinak aldaketa mordoa ekarri dezakete, eta horietako bat, monarkiaren bukaera izan daiteke. Europar hauteskundeak aurreratu diguna zera da, hurrengo Espainiar estatuaren hauteskundeetan erraz gerta daitekeela alderdi bi horien artean gehienezko botoa ez izatea eta gertatu daitezken aldaketa legegileei aurre egiteko boto nahikorik lortu ezean, errepublika parlamentarioa ezartzea. Zorionak monarkikoei, azken bi astetan kongresuak pin, pan, pun Felipe VI.-a koroadun bihurtu dute, baina gauzak aldatu daitezke. Ez ahaztu. Ah, eta Gora San Fermin!!!
Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com