Super Heroien pelikulak zinemaren klasiko bat izan dira. Heroi ederrak, zintzoak, gaizkiaren aurka borrokatzen mundua salbatzen dutenak. Baina errealitatea ez da horrelakoa. Heroiak ez dira perfektuak eta gaiztoak beste guztiok bezalako jendea dira. Baina, orduan, zer gertatzen da heroiek herritarrei ere mina egiten dietenean? Noiz bihurtzen da heroi bat gaizkile bat? The Boys galdera hauek erantzuteko sortu da.
Horrela hasten da The Boys saioa, super heroi batek Huggie gure protagonistaren neskalaguna hiltzen duenean. Nahiz eta heroiaren intentzioa bizitzak salbatzea izan, Huggie lur jota gelditzen da eta bere neska-laguna hilda. Egoera honi aurre egiteko Huggie salaketa jartzen saiatzen da, baina ez du erantzunik jasotzen eta terrorista batzuengana jotzen du heroiei mendeku hartzeko.
Saio hau Eric Kripkek sortu zuen 2019an. Aktoreen aldetik lan ederra dago saio honen atzean. Antony Starrek telebistaren historiako pertsonaiarik honetako bati ematen dio bizitza. Karl Urban, Erin Moriarty eta beste hainbat klase mundialeko aktoreek ere parte hartzen dute pertsonaia oso sakonak antzeztuz.
Esan beharra dago The Boys ez dela ikuserraza. Pertsona asko hil, bortxatu eta torturatu egiten dituzte. Hala ere, esan dezakegu The Boys saio komiko bat dela. Komedia beltzeko saio bat. Hau ez da indarkeriari pisua kentzeko, gaur egungo amerikar gizartea kritikatzeko da. Gaur egungo gizartearentzat sarraskiak eta torturak komedia beltza baino gutxi gehiago dira. Ez dut spoilerretan sartu nahi, baina hau esango dut: imajina ezazue ultra eskuineko amerikar batek indarkeria eta boterea goraipatuz bere nazioa bere alde jartzen duela. Gainera, amerikar honek sekulako sarraskiak egin eta giza eskubideak bortxatu arren, amerikarren babes itsua dauka. Ezaguna, ezta? Hau telebista saio bat edo errealitatearen isla bat al da?
Ikusi nahi baduzue serie hau Prime Videon dago eta euskarazko azpitituluak dauzka. The Boys azken urteetan egindako satirarik onenetako bat da. Ez ezazue galdu.