MARTXOAK 9: 12-18 URTEKO GAZTEENTZAKO TAILERRA

NOLAKOA DA ZURE MUTIL EDO NESKA IDEALA? Martxoak 9, 18:30ean, INTXOSTIAPUNTAN

NOLAKOA DA ZURE MUTIL EDO NESKA IDEALA?
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Altsasuko Udalak antolatutako jardueren artean, gazteei zuzendutako tailerra da.

Tailerran maitasun harremanak landuko dira. Edukinak:

- Transmititutako ohiko ereduak ezagutu eta analisia egin

- Ereduen bilakaera: gaur egungo filmetan, telebistan naiz abestietan azaltzen diren irudikapenen analisiaren bitartez.

- Errespetuan, parekidetasunean eta autonomian oinarritutako eredu berriak ezagutu eta landu.

Martxoak 9, 18:30ean, INTXOSTIAPUNTAN