Ikerketa Nafarroako Unibertsitateak egina da eta honen arabera, pentsio-sistema publikoa oinarrizko baliabidea da pertsona helduen bizitzeko errenta eta ongizatea bermatzeko. Haatik, sistema honek lan-merkatuan ematen diren emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak mantendu eta handitzen ditu.
Europar Batzordeak orain dela gutxi esandakoaren arabera, emakumeen pentsio-publikoak gizonenak baino %39 txikiago dira, batez beste.
Nondik sortzen dira desberdintasun hauek? Hiru faktore azpimarratzen dira:
1. Emakumeen parte hartze eskasagoa lan-merkatuan.
2. Ordaindutako lanean denbora gutxiago ematea:
- Ordu gutxiago lan egiteagatik: lanaldi partzialetan gehiago aritzen dira emakumeak. Gizonek batez beste 43,4 urte ematen dituzte lanean. Emakumeak, aldiz, 12,8 urte aritzen dira ordainsaria duen lanean.
- Urte gutxiago lan egiteagatik: familia zaintzeko ibilbide profesionala eteten dute emakumeek. 2013. urte-arte seme-alaba txikien zaintzan aritutako epeak ez dira guztiz kontutan hartu kotizazioei dagokionez. Ondorioz, pentsio-sistemak familia zaintzeko ibilbide profesionala eten ez dutenak saritzen ditu.
3. Emakumeen lan-sari eskasagoak. Emakumeen batez besteko lan-saria gizonei dagokienaren %77 da.
Faktore hauek pentsioaren zenbatekoan eragin zuzena dute. Gauzak horrela, babesa bermatua behar den bizitzaren epe horretan, emakumeen arriskua handiagoa da hori ez gauzatzeko. Gainera, datuen arabera, emakumeen bizi itxaropena gizonena baino bost urte luzeagoa da.
Hau guztia kontutan hartuta, zahartzaroaren feminizazioaz hitz egiten hasi dira adituak. Bakarrik bizi diren adineko emakumeen kopurua handitu egin da: 65 urte baino gehiago eta bakarrik bizi direnen artean lautik hiru dira emakumeak. Emakumeen prestazioak eskasagoak dira eta ondorioz bizi-kalitate murrizten da.