EHO-ZIRI ETA LENTZERIAKO EMAKUMEAK ARTISAUTZA AZOKAN

Eho-ziri eta lentzeria ikastaroetako emakume artisauek maiatzeren 4ko artisautza azokan parte hartuko dute eta keramika eta lentzeriako ikastaroetakoek,erakusketa eginen dute Gure Etxean, aste buruan.

Auten ere, eho-ziri eta lentzeriako emakume artisauak maiatzeko artisasutza azokan ikusteko aukera izanen dugu,maiatzaren 4ean, goizez, elizako erlojupean.

Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzen dute emakume hauek: eho-ziri eta lentzeria ikastaroetan. Ikastaro hauek Emakumeen Bilguneak aspalditik eskaintzen dituen aisialdi jardueren barne daude, emakumeen jendarte parte hartzea bultzatzea helburu dutelarik.

Gainera, ikasturteari amaiera emateko, lentzeria eta keramika ikastaroetako emakumeek ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa eginen dute. Erakusketa Gure Etxean izanen da, maiatzaren 3an 20:00tik 22:00ra eta maiatzaren 4an 11:00etatik 14:30era.