Emakumeen parte hartze sozio politikoaren inguruan hitz egiten denean zer ulertzen dugu?
Parte hartzea modu zabal batean uler daiteke. Emakumeek maila indibidualean zein talde mailan aurrera eramaten dituzten ekintzak. Instituzioetan zein instituzioetatik kanpo eman daitekeen parte hartzea izango da. Egungo jendartean eragin eta eraldaketa politiko soziala jomuga izango duena. Parte hartze hau puntuala edo estrategikoa izan daiteke. Botua emanez, gizarte mugimendu ezberdinetan parte hartuz, alderdi politiko bateko kide eginez...
Baina emakumeen parte hartze politikoaz hitz egiten denean arreta berezia eskaini behar zaio parte hartzeko bidean emakumeek topatu izan dituzten oztopoei. Alde batetik, oztopo hauek estuki lotuta daude arlo pribatu eta publikoaren artean egiten den banaketa tradizionalarekin. Gizonezkoak arlo publikoarekin lotu izan diren bitartean emakumeei, berriz, arlo pribatua egokitu izan zaie.
Emakumeen parte hartze politikoa oztopatzen duten oztopo formalak egon badira ere, oztopo informalak edo ikustezinak ere egon daitezke, egun, oraindik: emakumeen segurtasun eza, emakumeen erresistentzia... Honela, lan munduan erabili izan den kristalezko sabaiarekin topo egin izan dute emakumeek.
Horregatik, Udal eta Foru hauteskundeak ate joka ditugun honetan, emakumeen parte hartzeko baldintzen hobekuntzak izan behar du erronka. Alde batetik, emakumeek gizarte eta politikan parte hartzea oztopatzen duten genero estereotipoak ezabatuz eta bestetik, emakumeak erabaki guneetara iristea ahalbidetuz.