Urtarrilaren 1ean urteko asmoekin gertatzen den bezala, orain, ekainaren hasieran, gure buruari proposatzen dizkiogu udarako asmoak: deskantsatzea, bidaiaren bat egitea, lagunekin ahal den denbora gehiena izatea, festaz festa asteburuak pasatzea….eta neguan egin ezin dugun zerbait, egitea.
Baina guk egin duguna denok ere egin nahi (salbuespenak salbuespen, eta eskubide osoz), eta hemen dago gure gaurko ‘koxka’: neskek eta mutilek, gazte guztiek, emakumeek eta gizonek, festak, aisialdia eta uda disfrutatzean. Eta…nola ez?
Urte asko daramagu entzuten denok dugula erantzukizuna etxeko lanak egiten eta ondoan ditugun pertsonak zaintzen, hauek ere denon lana baitira. Orokorrean udan hartzen ditugu oporrak gure lantokian, baina gure buruaren zaintzan eta besteon zaintzan ez dago oporrik. Ordua da ‘etxekoandrea’ soilik izatetik ‘etxekogizona’, ‘etxekogaztea’ ere izatera pasatzeko; ea uda honetan lortzen dugun!.
Beste aldetik eta festeetako giroan batez ere, ‘Ezetza beti da ezetz’ ikasi dugu. Eta honek esan nahi du eraso sexistarik gabeko jaien alde gaudela, bakoitzak nahi duena izateko eta egiteko.
Gizonek eta emakumeek zer izan behar duten ezartzen dituzten ereduei kasurik egin nahi ez diegulako, proposamen hau egin dizuegu:
Neska, emakumea, festetan ere gogoratu “EZ” esateko eskubidea duzula, zure gorputza zeurea dela eta inork ez daukala eskubiderik nahi ez duzun zerbait inposatzeko.
Mutila, gizona, ez zaitez erasoen kide izan, egin zerbait kontra eta esan ‘ez’ erasotzaileei!
Ondo pasa!