Etxarri Aranatzeko Udalak Enneco proiektuaren finantzazioarekin lagundu du beste hainbat herriren moduan, esaterako, Arbizu, Arruazu, Uharte Arakil eta Bergara. Eskertzeko, artistak proiektuari laguntzeko sortu zuen Enneco eskultura-lana jaso dute.
Egileak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.
Basterretxea proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen bere bizitzako azken urteetan.