Nafarroa Bizirik Fundazioak Nestor Basterretxearen Enneco obra entregatu dio Arruazuko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia enneco 2016ko api. 13a, 20:03

Arruazuko Udalak Enneco proiektuaren finantzazioarekin lagundu du eta eskertzeko Nestor Basterretxeak proiektuari laguntzeko sortu zuen Enneco eskultura-lana eman zaio, Patxi Satrustegi zinegotziak jaso duelarik. Eskultoreak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere. Basterretxea proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen bere bizitzako azken urteetan. Enneco hasi da dagoeneko lehen pausoak ematen. Proiektua aurrera ateratzea posible izaten ari da auzolanera hurbildu diren boluntario guztiei esker, beraien esfortzu eta ilusioari esker haritzaren memoria proiektua pixkanaka forma hartzen ari baita. Guzti hau hainbat instituzio, kolektibo, enpresa eta pertsona partikularrek egindako aportazio ekonomiko eta materialei esker ari da finantziatzen. Beraien konpromezuari esker elikatzen eta sostengatzen dira hain zuzen ere, proiektu honen zainak. www.enneco.org web orrian ikus daiteke proiektuan kolaboratzen duten lagun, instituzio eta enpresa guztien zerrenda eta baita Enneco lagun egiteko eman beharreko pausoak ere.