Hainbeste denbora itxaron ondoren atzo iritsi zen egun handia, Ennecoren lehen harria ezartzeko eguna hain zuzen.
60 bat lagun elkartu ginen Enneco basoan: horien artean Enneco lagunak, Nafarroako Gobernuko hezkuntza zuzendari nagusia (Estebe Petrizan) eta bailarako turismo teknikaria, Sakanako eta Iruñerriko Udaletako alkateak, alderdi politikoetako ordezkariak (EH Bildu, Sortu, Aralar, EAJ eta Geroa Bai), Sortzen eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak, LAB sindikatuko koordinatzailea eta Orreaga Fundazioko lagunak eta Sakanako hainbat lagun eta eragileetako ordezkariak (Cederna Garalur, Sakana Garatzen, Sakantzen, Bidelagun…). Pello Esarte eta Jose Ramon Anda kultur eta historia munduko adituen babesa ere izan genuen.
Eskerrik asko guztioi egun garrantzitsu honetan alboan izateagatik eta jarrai dezagun guztiok auzolanean Enneco aurrera atera dadin.