Elkartu orduko proiektuaren informazio liburuxka banatu zitzaien eta ondoren Patxi Abasolo, proiektuaren bultzatzaile den Nafarroa Bizirik Fundazioko lehendakariak gidatu zuen bisita. Abasolok, xehetasunez kontatu zizkien proiektuaren xehetasun, bitxikeria eta pasadizo guztiak.
Arreta handiz entzun zuten bertara hurbildutakoek, haietako batzuk gainera, auzolanean parte hartzera eta Enneco lagun egitera animatu ziren.
Bisita atsegina eta lagunartekoa izan zen, bai bisitariek eta bai antolatzaileek arratsalde polita igaro zuten. Eguna amaitzeko, Nafarroako Gobernuaren kultur programaren barruan zegoen Jo & Swiss Knife talde iruindarraren kontzertura hurbildu ziren bisitari asko.
|