Raul Maiza Berriozargo alkateak Nafarroa Bizirik Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Hitzarmen horren bitartez Enneco, haritzaren memoria proiektuarekin kolaboratzeko konpromezua hartu du.
Enneco proiektua aurrera doa hainbat herritar, kolektibo eta instituzioren parte hartze eta konpromezuari esker. Uztailean lehen harria jartze ekitaldiaz geroztik auzolanean aritu dira Euskal Herri guztiko hainbat bolondres. Hil honetan zehar Enneco murala eta informazio panelak ezarriko dira eta datorren hilean lehen estalpea eraikitzen hasiko gara. Guztia Enneco lagunen eskuzabaltasunari esker. Gogoratu Ennecok MECNA zigiluz duela, beraz Nafarroa Garaiko biztanleei egindako aportazioen %80a itzultzen zaie errenta aitorpenean.