Auzolan deialdia larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia enneco 2016ko aza. 2a, 18:17
Uztailean lehen harria jartze ekitaldiaz geroztik auzolanean aritu dira Euskal Herri guztiko hainbat bolondres.

 

Hil honetan zehar parketik zehar informazio panelak ezarriko dira eta martxorako jolas guneko estalpea eraikitzea aurreikusten dugu.

Hori dela eta, larunbat honetan guztion beharra dugu, estalpea eraikiko den lekuko zuloa lehenbailehen amaitu beharra baitaukagu. Hain zuzen, giro ederrean, auzolan handi bat egitea da gure helburua.

 Eguna: Azaroak 5, larunbata.

Lekua: Enneco parkea (Paraje Danbolintxulo, Etxarri Aranatz)
Ordua: 09:00-14:00

(Hamaiketakoa norberak berea)


Parte hartu nahi izan ezkero deitu edo idatzi Karlos, auzolan arduradunari.


Telefonoa: 676865239
Emaila: ripsimakar@hotmail.com

Animatu zaitez!