NAPARPELLET SARIA

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2014ko mai. 9a, 12:21
ANDRA MARI IKASTOLAREN I. BINAKAKO LASTERKETA

Inork ez du zalantzan jartzen kirola egiteak daukan garrantzia:

Adinekoek, beraien gaitasunak galdu ez ditzaten eta bizitza kalitatea ahalik eta denbora luzeenean mantendu dezaten, eta nola ez besteekin elkartu eta hartu eman horrek emanten duen poztasuna gozatuz.

Pertsona helduek ere kirola eginez gero, estresari hobeto aurre egingo die, autoestima hobea izango dute, gaisotasun asko ekidin dezakete eta zahartzaro osasuntsuago baterako bidea prestatuko dute.

Gazteek, kirola egiten badute…a ze lasaitasuna gurasoek! Bide okerretik ez joateko batzuetan, lagunekin gustora egoteko besteetan, azken baten aisialdiko denbora modu egokian pasatzeko eta bakoitzaren ahaleginez erronkak gainditzen ikasteko irakasgai ederra!

Eta HAURRAK…haurrek kirola egiten badute bizitza osorako opari ederra jasoko dute. Izan ere kirola egiteko ohitura umetan hartzen ez bada gero askoz zailagoa izaten da hartzea. Umeak kirola egiten duenean kirol balioak ikasten ditu, besteenganako eta bere buruarenganako errespetua, bere burua ezagutzen eta kontrolatzen ere bai, ardurak hartzen eta betetzen, etab.

Horregatik Andra Mari ikastolak apostu egin du kirolaren alde, bai ikastetxe ordutegian kalitatezko gorputz heziketa saioak burutuz eta baita ere eskolaz kanpoko kirol jarduerak eskainiz urteetan zehar. 2013-2014 ikasturtean bereziki, bakarkako eta taldeko kirol jardueren eskaintza handitu da.

Oraingo honetan aurkeztera gatorkizue labetik bero bero atera berri dugun jarduera: 


NAPARPELLET SARIA

Andra Mari Ikastolaren I. BINAKAKO LASTERKETA

Maitzaren 25ean izango da, 11:00tatik aurrera, Etxarri Aranatzen.

Lasterketaren berezitasuna binaka korrika egin behar dela da, hau da, haurrak heldu batekin batera egingo du laster. Bere gurasoa, osaba-izeba, lehengusua, bizilaguna...izan daiteke.

5 maila desberdin egongo dira: haur hezkuntza, lehen hezkuntzako 1.go eta 2.mailak, lehen hezkuntzako 3. eta 4.mailak, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta azkena, 12 urtetik gorakoen maila (12 urtetik aurrera beraien artean elkartu daitezke bikotea egiteko).

Lehenengo lau lasterketak Etxarri Aranazko udaletxe aurreko plazan izango dira. Azken ibilbidea, 12 urtetik aurrerakoena, ikastola berrira joan etorria izango da. Izan ere, lasterketa honen helburuetako bat ikastola berria eraikitzen laguntzeko baliabideak bilatzea da.

Lasterketa herrikoia eta irekia da, nahi duen guztiak parte hartu dezake. Eta Sakanako haur guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu,baita inguruko eskualdetakoak ere bai. Distantziak ez dira luzeak 200 m, 400 m, 800 m, 1200 m eta ikastolara joan etorria ere 1280m inguru dira.

Lasterketa guztiak bukatu ondoren auzatea izango da partehartzaileentzat.

Izen ematea maiatzaren 20arte, 2 € izango dira bikoteko eta ikastolan egin beharko da. Hortik aurrera 4 € izango da eta egunean bertan ere izena eman ahal izango da udaletxeko estalopean, 10:00etatik aurrera.

Partaide guztiei argazki bat egingo zaie gero opari bezala jasoko dutena.

Eskerrik beroenak lasterketa honetan babesle den Naparpellet eta Etxarri Aranazko Udala, Berria eta DYA laguntzaileei.


KIROL BALIOA DA ELKARTASUNA ETA HORI JASO NAHI GENUKE

 

Aurretik eskerrak emanez,

 

Andra Mari ikastola