ARBIZUKO IKASTOLAREN 40. URTEURRENA

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2014ko aza. 25a, 10:50
Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Arbizuko Andra Mari Ikastolak, aurten, 40 urte bete ditu.  Urteurrena ospatzeko, ekitaldi xume bat antolatu da. Orain arte egindako ibilbideari eta ekimena aurrera eramaten lagundu duten guztiei  aitortza egin eta esker ona  adieraztea izango da egun honen helburua.

Azaroaren 29an izango da 40. urteurrenaren ospakizuna. Goizeko 11:30ean hasiko dira plazan trikitilariak eguna alaitzeko doinuak joaz eta 12:00etan hasiko da ekitaldi nagusia. Bertsoak, ekitaldirako bereziki prestatutako bideo-emanaldia, argazki erakusketa, talde-argazkia, aatea, … izango dira besteak beste antolatuko jarduerak.