Programazioa eta Robotika Andra Mari ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2016ko urr. 26a, 12:41

Joan den ostiralean Axular ikastolak programazioa eta robotikaren inguruan martxan jartzen ari diren esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen

12-13 ikasturtean Scratch eskolaz kanpoko tailerra jarri genuen martxan Andra Mari ikastolan. 15-16 ikasturtean robotikaren inguruan lehen esperientzia pilotu arrakastatsua izan genuen LH 3. mailako ikasleekin. Honela, programazioa txikitatik lantzearen onurak gertutik ikusteko aukera izan genuen:

 
  • Ikasleengan, zientziari, teknologiari, ingenieritzari, arteari eta matematikari buruzko interesa pizten laguntzen du

  • Pentsamendu logikoa, espaziala eta algoritmikoa lantzen ditu

  • Sormena lantzeko bide ezin hobea, teknologia hauek inguru berriak sortzeko eta problemak ebazteko bide berriak topatzeko aukera ematen baitute

  • Gure proiektuetan txertatu daitezke, arlo desberdinak integratzeko aukera ematen dutelarik

 

Haur hezkuntzan, beebot eta bluebot robotekin jolasten dute haurrek, sekuentziak eta arlo espaziala landuz. Lehen hezkuntzan, scratch junior eta scratch hizkuntzaren bidez hainbat arlo lantzen dituzte eta DBHn Pikaxe eta Arduino plaken bidez. Horrez gain, eskolaz kanpoko ekintzen artean Lego robotak sortzeko aukera dute.

 

Axular ikastolan ikusi duguna oso baliagarria izan zaigu,  IKTen inguruan hainbat gai planteatzeko. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, bertako ikasle eta irakasleei egin ziguten harreragatik!