Azaroa

Erabiltzailearen aurpegia Etxerat 2013ko aza. 29a, 00:00

Txakurrak darabiltzate bisita arakatzeko, umeei izua sortaraziz/Atxilotuak, kartzelatuak, gose grebak (Sevillan 33 egun gaur), entregak, aske 8/Bizi-baldintza ankerrak, tratu iraingarriak, kolpeak/Istripu berri bat/Iheslari bat hil da/Harrika egin diete Murtzian familiartekoei, bi aldiz astebetean / 30 urte bete dira Lasa eta Zabala bahitu, torturatu, tiroz hil eta kare bizian ehortzi zituztela, ... eta abar luzea. Bisita egin zitzaien Sakanako iheslariei. Urtarrilaren 13an marea urdinak hartu behar du Bilbo.Poxtiña eta Bautista: Ongietorri beroena. Asier: Aurreko ikasketak bukatu ondoren Pedagogia karrerari heldu dio. Oihan: Aita bilakatu da berriki, baimen zain dago semea ezagutzeko: Zorionak!. Juan Ramon: Bete du Frantziako kondena, prebentibo dute orain preso Espainiako kondena betetzera ekarri arte.  Urtebetetzeak: Bautistak, Luisek eta Jon Gurutzek abenduan, Unaik urtarrilean. Zorionak!Estrasburgoko epaia izan da notizia: Parot dotrinarekin egin zuten astakeriaren ondoren, lotsa, gorrotoa eta mendeku egarria irentsiz, Espainia behartuta aurkitu da presook kaleratzen. Trikimailu guztiekin ahalegindu dira atzeratzen kanporatzea. Oraindik horretan diraute, lehen egunetik behar zuten denak aske. Miserablea da kartzelako zigor baten aitzakiaz bi presoren askatzea zenbait egunez atzeratzea. 33 ziren askatuak idazten dugun unean, aste honetan izanen ahal dira gehiago, tartean Poxtiña eta Bautista. 30 inguru geratzen dira legez kontra oraindik kartzelan dirautenak. Mehatxu latzekin debekatu dituzte mota guztietako ongietorriak. Ez digute poza lapurtuko. Ongietorri.