Batetik, pilotakadaz pilotakada herri dinamika, sakabanaketaren salaketa eta honek euskal preso eta iheslari politikoentzat eta haien senide eta lagunentzako dituen ondorioak Euskal Herriko pilotalekuetara eramatea helburu duelarik. Helburua, dinamika hau erabat herrikoia eta parte hartzailea izatea da. Horren adibide ditugu Bortzirietako eta Leitzako pilotalekuak, lepo bete ziren euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen honetan.
Ahalik eta parte hartze zabalena lortzeko, kirol honen modalitate guztietan jokatzeko aukera dago; eskuz, sarez, palaz, frontenis…. Honela, herri eta auzo guztietako jendarte anitzenera iritsi nahi da, giza eskubideen urraketaren aurkako mezua plazaratuz. Ekintza honek amaiera bateratu bat izango du ekainaren 29an, zeina Euskal Herriko bost pilotalekuetan egingo den ekitaldi banarekin.
Bestetik, Larrabetzun burutuko den elkartasun lasterketaren 2. edizioa ere gertu dugu, maiatzaren 18an burutuko dena. Iaz sortutako lanari jarraiki, indartsu dator aurtengoa ere. Iaz jende andana bildu zen arren, aurten arrakastatsuagoa izatea espero da. Lasterketaz gain, egun osorako egitarau zabala prestatu da, txoznak, bazkari herrikoia, kontzertuak, haurrentzako gunea…
Bi lasterketa izanen dira, bata luzea, 7.600 metrokoa eta bestea herrikoia, 3.200 metrokoa. Beraz, ez da aitzakiarik, edozeinek parte hartu dezake, elkartasuna senide eta lagunen arnasa baita.
Kirola gustuko baduzu hauxe duzu elkartasuna adierazteko aukera paregabea. Beraz, animatu eta parte hartu!!