Egoera hauei aurre egiteko hainbat gomendio:
Gaur egun edo aurrerantzean ordaindu behar ez baduzu eta oraindik ere jakinarazpen judiziala heldu ez bazaizu, egin beharrekoak: Hipotekakoa ez den banku edo kutxa batean kontu bat ireki; zure familiaren diru-sarrerak eta gastuak kontu berrian jarri eta HKPko kideren batek lagundurik, eman idazki bat bankuari zure zailtasunak azaltzeko eta negoziazio bat eskatzeko.
Abal-emailerik baduzu, egin beharrekoak: hipoteka ordaintzeko dituzun zailtasunen berri eman, eta esan balitekeela bankuak ordainketa eskatzea eta abala egiten dizuten banku berean kontuak badituzte, zuk egin duzuna egin beharko dute (beste banku batean kontu bat ireki, helbideratzeak eta diru-sarrerak aldatu, planak atera eta epean duten libretak kendu...).
Jakinarazpen judiziala jaso baduzu, egin beharrekoak: jarri harremanetan HKPrekin eta eskatu doako justizia eta gehiegizko klausulak deuseztatzeko eskatzen duten dokumentuak prestatu.
Zure etxea enkantean atera bada, egin beharrekoa: aurreko egoeran bezala jokatu, eta, gainera, bankuarekin negoziatu alokairu sozial bat ematea eta zorra barkatzea.
Etxetik kanporatua izan baino lehen, egin beharrekoa: jarri harremanetan HKPrekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin etxetik kanporatua izan baino lehen.
Etxetik kanporatua izan ondoren, egin beharrekoak: jarri harremanetan HKPrekin, alokairu sozial bat lortzeko eta ordaindu gabeko zorra barkatzea eskatzeko eta jarri harremanetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin alokairu sozialeko etxebizitza bat eskatzeko.