Finantza erakundeen gizartearen kontrako jokabidearen aurrean etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioak, baita Europako kontsumitzaileen defentsaren aldeko epaiek ere, hipoteka exekutatzeen inguruko Espainiako legedia behin eta berriz aldatzera behartu du gobernua.
Sanchez Morcillo eta Abril Garcia BBVAren kontrako kereilan, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko garilaren 17ko epaiak baieztatzen du Espainiako hipoteken exekuzio sistema bateraezina dela prozesuko defentsa eta berdintasunarekin. Kontsumitzailearen babesa larriki urratzen dela irizten dio, bereziki prozedurak zordunak etxebizitza bakarra gal dezakeenean.
Epaia betetzeak hipoteka exekuzio sistema guztia berraztertzea ekarri behartuko luke, etxe-gabetze arriskuan dauden milaka pertsonaren babes judiziala zalantzan legokeelako.
Gobernuak, beste behin, bankuen interesen aldeko interpretazioa egitea nahiago izan du. Beste gai bati lotutako Errege Lege Dekretu batean, estalita, moldaketa txiki bat argitaratu du. Legea BOEn argitaratzen denetik hilabete bateko epe berezia zabaldu da. Epe horretan abusuzko klausulei buruzko indarrean dauden prozedurengatik helegitea aurkezteko aukera izanen da. Horretarako euren epaitegiaren erabakiari probintzi auzitegietako apelazioan helegitea aurkezteko aukera izanen da. Hau da, kaltetuei ez zaie jakinarazten helegitea aurkezteko aukera dagoenik.
Abusu klausulengatik izan diren hipoteka exekuzioetan lehen auzialdiko epaitegien kontrako erabakiei apelazioan helegitea aurkezteko aukera dago irailaren 7tik. Beti ere, autoa jakinarazten denetik 20 eguneko epean. Hala dio arau berriak. Abusu klausulen inguruan epaia izan den eta helegiterik aurkeztu ez den prozeduretarako hilabeteko aparteko epe bat zabaldu zen irailaren 8an. Beti ere, hipoteka exekuzioan oraindik etxebizitza eman ez bada.
Gaur bilduko gara, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikineko lehen solairuko 1 gelan.
Informazioa behar baduzu gai honen edo zure hipotekarekin lotutako beste gairen batekin, edo lagundu nahi bagaituzu, zatoz. Zain gauzkazu. Harremanetarako, 644 214 354.