Gero arte

Erabiltzailearen aurpegia Hipotekak kaltetutakoen plataforma 2015ko eka. 5a, 08:00

Hiru urtez lanean egon ondoren, Sakanako Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak indarrak berritzeko atsedenaldia hartuko du.

Lanean jarraitzeko mila modu bilatzen egon gara, baina memento zailetan lagunduko duten eskuak falta zaizkigu. Ardura ikaragarria da eta hori zama handia da, horregatik atsedena hartzeko garaia heldu da.

Desagertu ordez, pausan utziko dugu plataforma, eta Berriozarko lagunak izanen dira jendeari harrera emanen diotena, kasu bakoitza ikertu eta gure herrian behar ditugun ekimenak erabakiko dituenak.

PAH defendatu duzuen guztioi eskerrak eman nahiko genizkizueke, baina batez ere etxekaleratzeekin arazoak izan dituztenak eskertu nahi ditugu beren bizitzaren zatia izaten uzteagatik.

“Familia sakabanatu asko baino, familia handi bat bezala jokatzen duen gizarte batean egon daiteke soilik esperantza”. Anwar Sadat.

“Denok batera, langile, ikasle, ideologia guztietako pertsonak, erlijio guztietakoak, gure ezberdintasun logikoekin, jakin dezagun elkartzen gizarte justuagoa eraikitzeko, non pertsona pertsonarendako otsoa ez den izanen, baizik eta kidea eta anai-arreba”. Agustin Tosco.

“Gizartea benetan gauza ederra litzateke batzuek besteengan benetako interesa azalduko balute”. Nicolas Sebastien Roch Chamfort.