Rajoyren gobernua prestatzen ari den erreforma handiak, hilabete honetan onartu eta 2014ko urtarrilean indarrean jarriko dena, errausketa instalazioetako energia balioztatzeko teknologiei zuzenean eragiten die.
Argindar ekoizpenaren ordainketa doikuntzak, horren salmentatik sortutako diru sarreren murrizketa ekarri die errauskailuei. Sortutako argindar guztiaren salmenta ziurtatua izatetik eta ohiko tarifaz gain MW-h-ko 30,58 €ko prima jasotzetik, ohiko tarifa soilik jasotzera pasatu dira, hau da, sortutako MW-h-ko 77,83 € jasotzetik 55,44 € jasotzera.
Horretaz gain, orain urte bat, edozein iturritatik sortutako argindarrari %7ko zerga ezarri zitzaion. Honi guztiari %60 eta %65 bitarteko eraginkortasun energetikoa betetzeko eskari gero eta zorrotzagoa gehitzen badiogu, orain arteko energia balioztatze plantetako (FCC bezalakoen antzera jarduera bikoitza ez dutenak) jabeen kexu ozena sortarazi du, besteak beste, porlandegi-errauskailuek legeria askoz ere malguagoa dutelako (isurpen muga handiagoekin ere).
Horrela bada, zementugileak pozarren daude negozio berria aurreikusten dutelako, berdin die gure osasunaren, ingurumenaren edo beste edozeren kalterako bada ere eta horregatik gero eta gehiago dira beren labeetan erretzen dituzten hondakin tonak. Bereizita jasotzen den gai organikotik ez datorren materia guztiaren aldeko apustua egiten dute ( Hondakinen 22/2001 Legearen arabera ez da konposta eta ezin da nekazal lurretarako erabili eta bai ordea erretzeko). Hortik dator beraz, hondakin bilketa bereizi egokia egiteak duen garrantzia.
Plataforma 3Mugak Batera Plataforma
www.olaztinerrausketarikez.com