Otsailaren 4a, Minbiziaren Mundu Eguna

Erabiltzailearen aurpegia 3Mugak Batera Plataforma 2014ko ots. 14a, 06:00

Pasa den otsailaren 4an Minbiziaren Mundu Eguna izan zen.

Hainbat erakundek minbiziaren tratamendu integral baten aldeko apustua egiten dute, prebentzioa eta detekzio goiztiarra aintzat hartuko dituena. Ugariak dira minbizia agertzea ingurumenaren kutsadurarekin zuzenean lotzen dituzten txosten eta ikerketa mediku eta zientifikoak. Horien artean nabarmentzekoa da Madrileko Carlos III.a Unibertsitateak egindakoa. Ondorioztatzen dituen konklusioak ezin latzagoak dira: “Esanguratsuki ugaritzen dira minbizi mota guztiak hondakinak erretzen dituzten planten inguruan”.

Minbiziaren zorigaitza serioski hartu nahi bada kontzientziazio eta prebentzio kanpainak bultzatuz, ezin dira aldi berean minbizi mota guztiak hartzeko aukerak hainbeste ugaritzen dituzten eta gizakion osasunerako hain arriskutsuak diren jarduerak sustatu.

Kutsadura maila zorrotzak ezartzen direlako mitoa ere ezerezean geratu da, eta gaur egun frogatutzat ematen da gaixotasuna hartzen dela, nahiz eta hondakinen errausketak sortutako kutsadura Europar Batasunak baimendutako mugen barne egon. Behin eta berriz errepikatu dugun zerbait da hau bestalde, kutsadurari jartzen zaizkion mugak ez direlako osasunari begira hartzen, eta bai ordea, jarduera ekonomikoa errentagarria izatea erdiesteko. Egun horretan Nafarroako Gobernuak eta bere ordezkariek bat eginen dute prebentzioaren alde egindako aldarriekin, baina aldi berean, Olaztiko Portland-en hondakinak erraustea babestu eta bultzatuko dute, gure etxe aurrean hondakinak errausteko Koplowitztarrekin sinatutako akordioan agerian utzi duten moduan.

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/