Zementu-fabriketan erraustearen kontrako Europako Topaketa Barlettan (Italia)

Erabiltzailearen aurpegia 3 Mugak Batera 2014ko aza. 14a, 06:00

Azaroaren 8an eta 9an ospatu zen topaketa hau. Bertan, zementu-fabriketan egindako errausketaren ondorioak aztertu ziren eta Europako dozena bat estatutako ordezkariek parte hartu zuten. Ekintzaz betetako bi jardunalditan, borroka honen gaur egungo egoera eta Europan ematen ari diren ekimenak, hondakinak zementu-fabriketan erraustearen ondorioz sortzen diren osasun arriskuak, txosten zientifiko berriak edo errausteari aurre egiteko 0 hondakin alternatiba bezalako gaiak jorratu ziren.

3MB Plataformak ere Topaketan parte hartu zuen, bertan izan ziren Kataluniako kideek gure izenean irakurri zuten idazki baten bidez.

Zementu-fabriketan errausteak sortzen dituen arazoak  antzekoak dira: toki guztietan ematen diren isurpenek gizakion osasunean eta ingurumenean dituen ondorioei, garapen ereduei, kontsumo arduratsuaren sustapenean duen eragin negatiboari, 0 hondakin lortzeari loturiko politikak  onartzeari… dagokionez.

Baina kataluniar kideek esaten digutenez gure Plataformaren ekarpena, bertaratu zirenendako orain arte ezezaguna, gobernu batek, Nafarroakoak kasu honetan, ezohiko legeri bat aplikatuz (UPrS) eta udalaren borondatearen eta herritarrak halako basakerietatik babesten dituen araudien gainetik pasatuz, errausketa proiektu bat inposatu izana izan da.

Agian, hainbeste gehiegikeria ikustera ohitu gaitu Nafarroako Gobernuak, ezer gutxik harritzen gaituela dagoeneko. Baina gure eta gure seme-alaben osasuna da Sakanan jokoan duguna eta horren aurrean ez dugu inondik eta inolaz ere etsiko.

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/