Europak aurrera darrai birziklapen helburuen alde eta hondakinak erraustearen aurka. Oraindik zuzentarauren batean eratu ez bada ere –legealdi honetan gauzatzea espero dezagun–, Europako Batzordeak kide diren estatu guztiei, ustez hondakinetatik energia berreskuratzen duten proeiktuei diru iturri publikoak pixkanaka murrizteko eskatu die, hori baita zementugile errausketazaleek asmatu duten terminologia berria besteak beste izkutuko errausketa burutu eta horren truke kutxa publikotik dirua jasotzeko.
Erakundeak eztabaidatzen ari diren birziklatze helburuak haunditzen ari direnez, hondakin joan-etorria txikituko dela espero da.
Prozesu ez-eraginkorrak kolokan daude. Honek, gure ustez, bete-betean hartuko lituzke hondakin koerrausketa proiektuak, hondakin gehienen errausketak ez duelako eskatzen den eraginkortasun maila inondik ere lortzen.
Zuzentarauen aurkezpenean, Frans Timmermans Batzordeko lehendariordeak, errausketarako merkatuak sortzea “ahalik eta gehien” ekidin behar dela adierazi zuen. Ildo hori jarraituz eta beti ere jasangarritasuna kontuan hartuz, Batzordeak, hondakin kudeaketa prozesuan ierarkia nola aplikatzen den argitu nahi du, azken tokian utziz koerrausketa (hondakinak, martxan dagoen ekoizpen prozesu bat aprobetxatuz egitea, zementu ekoizpena kasu).
Pixkanaka bada ere, goi erakundeetatik ere urrats txikiak ematen ari dira hondakin koerrausketa alde batera uzteko, errausketa mota arriskutsuena, ingurumenaren ikuspuntitik jasangaitzena eta beste errausketa edozein mota baino kontrol makalagoak dituena izateaz gain, eraginkortasun eskasenekoa ere badelako. Dirulaguntza publikorik gabe, beste hondakin kudeaketa eredu batzuekin lehia desleiala egiteko abantaila gutxiago izango dute, dudarik gabe.