Nafarroako Gobernu berriak legegintzaldiko lehendabiziko egunetik ekin zion lanari gazteriaren arloko politikei bultzada bat emateko. Egin beharreko lanen artean, II. Gazte Plana egitea zen lehentasunetako bat. Jakin bazekiten zer nahi zuten eta nola nahi zuten; benetan parte-hartzailea izango zen metodologiaren alde egin nahi zuten. Era berean, esaten zuten, logika osoz, plan erreala eta dauden aurrekontuekin eta baliabideekin bat etorriko zena nahi zutela, eta, jakina, etorkizunera begira egongo zena.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak, plan honetako arduradun nagusia den aldetik, aurreko legegintzaldian gazteriaren arloan egindako asmo oneko aitorpen hutsekin eta fruitu eskasekin hautsi nahi zuen. Gauzak horrela, II. Gazte Plana prozesu parte-hartzailean erabat murgilduta dago eta, esan dezakegu, benetan parte-hartzailea izaten ari dela. Nafarroako gazteak —politikan interesik ez dutela askotan esaten bada ere— eredu dira beren parte-hartzeagatik eta inplikazioagatik. Nafarroa osoko gazteek hartu dute parte, altsasuarrek ere bai (datu zehatzak ezagutzeko jo ezazu udalaren web-orrira).
Uste osoa dugu Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteek erakutsi duten erantzukizun berarekin jokatuko duela prozesuan, eta 2017ko urtarrilaren hasieratik erantzungo diela Nafarroako gazteek egindako eskaera eta proposamenei, neska-lagunei aukera gehiago eta bizitza bidezkoagoa, orekatuagoa, berdintasunezkoagoa, justuagoa eta osasungarriagoa emateko. Espero dugu gazteriaren arloko politika hauek gazteen bizi-kalitatea, Altsasukoena ere bai, hobetzeko balio izatea.