Kontsumitzaile askok telefono berria erosi behar izaten dute duela urte pare bat soilik erositako produktua konpondu edo eguneratu ezin dutenean edo osagarririk aurkitzen dituztenean. Hala da batez ere produktu teknologikoekin.
Zenbaitetan, kontsumitzailea zuen kargagailua galdu ondoren duela apenas bi urte mugikorra erosi zuen dendara joaten da berri bat eskatzeko. Dendan esaten diote modelo horretarako jada ez dagoela izakinik. Antzeko kasuak eman dira tabletentzako euskarriekin edo pantaila-babesleekin.
Zenbait mugikor edo gailu elektronikoen markek aplikazio edo programa ohizkoenak atzitzeko sistema eragile berriak merkaturatzen dituzte. Horren ondorioz duela bi urte soilik terminal bat erosi zuten kontsumitzaileek modelo berri bat erosi behar izan dute.
Arazo asko dago ere mugikorretan, tabletatan edo beste gailuetan konponketak egiteko. Zenbaitetan, konponketa hain da garestia zein hobe daen mugikor berri bat erostea.
Horiek dira zaharkitzapen programatuak dakarren ondorioen zenbait adibide. Horri aurre egiteko proposamen batzuk:
-Elaborazioan ez direla nahita neurriak ezartzen produktuen bizitza erabilgarria laburtzeko edo konponketa galarazteko kontrolatzea.
-Fabrikatzaileak etiketan produktuaren iraupena, konponketa posibilitateak eta salbuespenak jakinaraztea.
-Produktuen berme-epea zabaltzea bizitza erabilgarri osoan zehar eta gailua behar ez bezala erabili dela frogatu behar duena enpresa izatea.
-Zerbitzu tekniko ofizialek konponketaren benetako kostua kobratzen dutela egiaztatzea eta ez dutela tailer independenteen lana eragozten.