KORRIKA ABESTIAREN LEHIAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Itsasi Euskaltegia Aek 2015ko ots. 14a, 15:14
KORRIKA 19ren abesti ofizialaren bertsioen lehiaketa.

Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.

Saria: egonaldi bat landetxe batean

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da

Nora bidali: korrika.aek@gmail.com