ERRIGORA Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura. Otsailaren 20tik martxoaren 4ra oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da. Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator #ESKUTIKeskura, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera, despentsa urte guztirako betetzeko. On egin!