Guaixeren mastodonte urratsa

Erabiltzailearen aurpegia
Guaixeren mastodonte urratsa

Guaixek zilarrezko ezteiak ospatuko dituen 2019 urte honetan, web gune eder baten
aurkezpenarekin batera, software askean egina eta eduki askeekin, urrats bat eman du: Mastodonen kontu bat sortzea. Ilbeltzaren 25eko Ezkaatzan aurkeztu zuten pausu hau, komunikazio plan berriarekin batera.
Mastodon.eus instantzia euskaldunaren bitartez eman du lehenengo urratsa Guaixek sare askeetan, fedibertsoan (unibertso federatuan) bere lekua hartuz eta toot eginez.
Sare sozial aske hauen berezitasuna da ez dutela anai handi bezala jokatzen duen inongo enpresaren beharrik funtzionatzeko. Edozeinek sortu dezake bere etxean instantzia bat –jakintza tekniko batzuekin, noski–, baina honek lan eta zerbitzarien beharra duenez, normalean, komunitatean sortzen dira, mastodon.eus adibidez.
Gainera, sare sozial hauek ez dira baztertzaileak. Beste edozein sare sozial askerekin komunikatu zaitezke. Nik adibidez, euskal komunitatearekin kontaktua egiten dut, orain dela urte asko GNU social sare askean dudan Gnusocial.net kontuaren bitartez.
Hizkuntza gutxituen erabilpena ere garrantzitsua da sare hauetan, multinazional basatien esku dauden sareek ez baitute mainstream diren hizkuntza hauen garrantzia ikusten. Baina komunitateak sortzen dituen proiektuetan, hizkuntza hauen erabilpena bermatzea izaten da oinarrietako bat. Sarean ere euskararen presentzia handitze aldera.
Irakurle guztiei sare hauetara elkartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuet hemendik, proiektu aske, ez kontrolatzaileak eta euskaldunak bultzatzeko garaia iritsi delako.
Guaixe, ongi etorri fedibertsora!